viernes, 14 de diciembre de 2012

AIZKORRI KANALA


   Lagun batek behin komentatu zidan, bere ezagun bat, Chamonixen bizi zena, umea goizean haurtzaindegian utzita, midi orratzeko teleferikoa hartu, Taculeko hirukian bide bat egin, eta eguerdirako umea berriro jasotzen ari zela. - Oi bai suertea, esan nion nik.
   Goierri ez da Chamonix, hemen ez dago teleferikorik, eta batik bat gure inguruko mendiek ez dute zer ikusirik granitozko dorre zorroz horiekin. Zer egin behar dugu, gu hemen bizi gara. Ni nire aldetik saiatzen nahiz nere alpinismo egarria pixka bat asetzen. Era apalean noski.
   Lehengo asteazkenean Aizkorriko kanaletatik buelta bat eman nuen. Chamonixeko gure heroiaren modura, umea ikastolan utzi eta Zegamarantz bideratu nintzen. Motxila arin batekin nioan nondik igo behar nuen garbi jakin gabe. Furgoneta aparkatu orduko eta Aizkorriri bistazo azkar bat joz berehala ikusi nuen aukera. Kuriosoak izaten dira egoera hauek. Magina aldiz begiratu dezakezu pareta bat, eta beti zer berri deskubrituko dugu. Egun dezente pasatuak zeuden azkeneko elurtetik. Hotz handiak egina zen baita ere. Baldintza ederrak topatu nituen. Paretaren azken tramuan sartua nengoela sorpresatxo bat izan nuen. Non agertzen da soka fijo bat hiru espitekin trabesia bat babesten zuela. Informazioa bilatzen jardun nahiz interneten eta ez dut ezerekin topatu. Norbaitek nahiko balu zeozer partekatu, idatzi. Nik krokis kaxkar bat egin dut. Argazkia telefono mugikorrarekin ateratako da, kalidade gutxikoa da. Seguru baten bati baliogarri izango zaiola. Putaren izena ere ez dut garbi. Ikuskatu ditudan lekuetan Aitzabal eta punta onen artean dagoen muñoari   Aketegiko kolladua deitzen diote. Juxtu kanal handi iristen den puntua. Nik Aketegi hego punta bezala bereiztu dut.
   Jakin ezazue umearen bila garaiz iritsi nintzela, ori bai, arnas estu.
   Aprobetxatzen dut duela hiru bat urte Aitzabalen zabaldutako beste aukera baten krokisa sartzeko. Agian norbait animatzen da, nork daki.