martes, 13 de noviembre de 2012

Peña Montañesan euria ere egiten du


Peña Montañesa igande goizean

   Oncins tabernako etxeko andreak harriduraz begiratu gintuen larunbata goizean kafesne eske agertu ginenean.  – Mal dia hoy para escalar – esan zigun gure aurretik bertan zeuden basurde ehiztarien kopa, karajillo eta abar jasotzen zituen bitartean.  Gau osoa euritan igaro zuen, eta goiza gris apal kolorekoa zetorren. Horrelako egun bat salbatzea ez zen erronka erreza izango. Krokisak begiztatzen ari ginela, aukera batekin topo egin genuen. Ordesa en montañesa bidea izan zezakeen gure salbazioa.  Canal Mayor deritzon ezkerreko horma batetan dago,tetsu eta desplomez beteriko zona batetan, itsura guztien arabera egokia lehorra egoteko. Manu Cordoba, Eduardo Gonzalez eta Javi Buenok zabaldua 2011 urtean. Asmatu genuen, naiz eta euria egin sekoa mantentzen zara. Hori bai, azken luzean  … or konpon mari-anton. Oso bide ederra. Benetan gozatu egin genuen.
   Hurrengo egunean antzeko. Ehiztariak kopa, karajillo eta abarrekin jarraitzen zuten, eta guk kafesnea hartzen krokisak ikuskatzen genituen bitartean. Gauean Montañesako goialdeak elurrak zuritu zituen. Eguraldiak hobetzeko trazak zituela zirudien, nahiz eta paretak bustiak egongo ziran. Petit Bombon aukeratu genuen egun horretarako. Espluga de las golondrinas paretean zabaldu zuten 2010-eko udan Eduardo Gonzalez eta Albert Salvadok. Eguzkiaren berotasun goxoarekin hasi ginen eskalatzen. Bustiak zeuden leku batzuk, baina pixkanaka ari ziren lehortzen. Gauza ondo zihoan ekaitza sartu zen arte. Hirugarren tiradan harria botatzen hasi zen eta horrela bukatu behar izan nuen luzea. Azken tirada hasterako eguzkia berriro zen gurekin. Kazkabarraren azpian nengoela haitz bustitik igotzen, burura etorri zitzaidan behin ezagutu nuen pertsonai bat. Blues gitarrista bat zen. Ordiziako Sugaar tabernan jotzen ari zen. Gau artan edarien izozgailuarekin arazoak izan zituzten eta zerbezak epelak zeuden. Gitarrista tabernako barran ukalondoz jarria zegoen, zerbeza bat eskuetan hartu zuen. Trago luze bakan batetan botellina hustu eta muturra garbitu ondoren:  - Cerveza fria bebe cualquiera - esan zuen. Makarrada honek niri animoak eman zizkidan aurrera  tiratzeko: - Roca seca escala cualquiera. Zorionak Eduardo eta Albert, oso lan txukuna egin duzue.
   Astelehenean azkenean zeruak urdinak ageri ziran. Egun horretarako bide luze bat aukeratu genuen. Eskalatu eta etxera bueltatu behar ginen, beraz egun horretan ez zegoen kafesnerik. Diedro de Oncins bidea egitea adostu genuen. Analisa eta Julian Marmol eskalatzaile katalanak 1996-ean zabaldu zuten. Urte artan eta egun berdinean Papildo, Natxo, Iñakito eta ni han ginen. Natxoren lagun minak ziran Analisa eta Julian. Natxok eta biok picazoren bidea eskalatu genuen. Orokorrean Diedro de Oncins bidea ez zait gustatu. Nahiko zikina topatu dugu. Norbaiti bururatzen ba zaio errepikatzea, eraman dezala zerra txiki bat, mesede galanta egingo dio bideari. Guztiz librean atera genuen. Zazpigarren tiradako Ae-a, 7b proposatze dugu.
   Berriro ere Peña Montañesak ez nau defraudatu. 
Canal mayorreko ezkerreko pareta


Kepa Ordesa en... bidearen lehen luzean txof-txof egiten.
Mikel bigarren luzean, tetsuaren babesean.
Kepa hirugarrenetik ateratzen.
kepa bosgarrena bukatzen.
Mikel seigarren tiradan txof-txof egiten.
Espluga de las golondrinas pareta.
Mikel Petit bombon bidaren lehen luzean.
Kepa bigarren luzean.
Hirugarrenean txaparroiari eutsiz.
Billeran gauzak ez zeuden obeto.
Kepa laugarren eta azken tiradan.
Kepa Diedro de Oncins bidearen laugarren luzean.