Azkenean
igo dugu. Bi urte generamatzan bueltaka bidearekin. Iazko Irailean hasi ginen zabaltzen, eta aurten urrian bukatu
dugu. Efektibo bost eguneko bi txanda izan dira, baina teknikoki bi tenporada.
Marra
ikuskatu, eta eskalatzea ikusgarria izango zela pentsatu nuenean, bi arazo
suertatu zitzaizkidan. Bata, eskalada bera, eta bestea soka laguna. Vignemale
ez da txantxetako gauza, goi mendiko eskalada da, alpinoa. Chemari-ri erakutsi
nizkion argazki batzuk, eta - Zergatik ez probatu – erantzun zidan. Beraz momentu horretatik aurrera
biok arazo bakarra genuen, marra posiblea den a la ez den begiratzea zen. XXI. mendean
gaude, eta oraindik amets egitea Vignamaleko haitzetan kalidadezko bide bat posible
dela gehiegizkoa gerta daiteke. Azken pareta zatia zen klabea. Bertatik pasatzen
saiatu beharra genuen. Zergatik hasi behetik zabaltzen, agian goran ezin pasa gerta dagokigu,
edo kalidade txarrekoa izan. Beraz iazko Irailean material guztiarekin
Despiu-Luquet bidetik ekin genion goiko partearen misterioa haskatzeko. Oso
goran dago eta lan itzela da bertaraino iristea, baina pena merezi izan zigun
alegiñak. Ikusgarria zen gure aurrean agertzen zena. Hankak dardarizo batean
genituen. Esan beharra dago, Despiu utzi gure eskumara, eta hiru luzeetan
oraindik materiale arrastoak agertzen zirela, alegia, pareta misteriotxu azpi-arte. Hortik
atera dugun konklusioa da; jendea alegiñetan ibilitakoa dela. Gu ez giñan atzera bueltatu, bi egun segidan lanean arituz, bi
luze eskalatzea lortu genuen. Nekaturik eta pozik etxera bueltatu giñan
hurrengo urtean pentsatzen.
Aurtengoa
nahi eta ezin bat suertatzen ari zen. Irailean jarria genuen hitzordua. Iraila
aldrebes xamarra suertatu zen. Bitan atzeratu behar izan genuen gure zita eguraldi txarra zela eta.
Urrian berriz, San Migueletan, antizikloia
sartu zen. Hori zen gurea, aprobetxatu beharra genuen. Zuri zegoen mendia, hotz
handia egiten zuen. Aste bat lehenago elurretan aritu zen. Guk, ideia fixo
bat genuen buruan, goikoa egun bateko eskaladan bukatua beharra zegoen.
Goizeko lehen orduan paretan geunden, hotzak akabatzen. Lumazko txaketa, esku
larruak eta kapela gurekin genituen. Iazko bidetik gora ekin genion. Arratseko
hirurak izango ziran guk zabaldutako puntu gorenera iritsi giñenerako. Hurrengo
luzeak denbora asko eraman zigun, benetan delikatua bihurtu zen eskalada. Gaua egiten zaigu bukatzerako. Frontalak atera beharrean gara. Hurrena ia
lasaiago, tonika berdinean igotzen dugu, frontalaren argiaz. Azken luzea eskalatzen
dugunean, eta Goubeko aristako ertzera igotzen garenean, haize hotz indartsu
batek agurtzen gaitu. Gaueko hamabiak izango dira. Jaitsieran
arazotxo batzuk izan eta gero, goizeko lauetan aterpera ailegatzen gera. Goiko
pareta zabaldua dago.
Hurrengo eguna deskantsuan eta eztabaidan eman genuen. Duda zen, ea
horrela utzi bidea, alegia, Depiu-Luquet bidetik lehen zatia egin gero gure bidean sartzeko, edo beheko parte berri
bat zabaldu. Erabaki haurretik beheko zatia ikuskatu behar genuela adostu genuen.
Hurrengo eguneko arratseko ordu-bietan elkartuak geratu ziran bi zatiak, eta Despiu bidetik rapel egin genuen.
Arro geunden gure bideaz eta eginiko lanaz. Orain izena falta zitzaion
bakarrik, baina hori beste istorio bat da.
 |
Hirugarren tiradan 6b |
|
|
|
 |
Bost-garren luzean 6c |
|
 |
Hamargarren luzean 7a+ |
 |
Hamaikagarren luzean A2/6c |
 |
Hamabigarren tirada 7a exp. |
 |
Patio handia dago. Hamabigarren tirada. |
|
 |
Konten eta gustora bizi izan dugun esperientziarekin. |