lunes, 17 de septiembre de 2012

PLAZAOLA - BIAHIZPA


Otietan, hasi aurretik



   ¡¡¡ Errediooo !!! Euskaldunago sentitzen naiz. RH- kiskaltzen daukat. Hau genetikoa behar du izan. Bestela nola esplikatu hainbeste trebezi. Bat, Azpeititik butano botila bizkarrean hartuta Ernio mendi punta igotzen da. Besteak  24 orduetan txindoki hamaika aldiz igo eta jaitsi egiten du. Bada ere, ehun mila proba motz geratzen zaionik. Nik ere parte hartu nahi dut euskal trebezi rankinean. Modu apalean, noski. Ezin nahiz konpara atleta hauekin. Nerea beste gauza bat da, baina hori bai, buru gogorretan buru gogorrena.
   Andoaingo Otieta parketik txirrinduan abiatu nintzen goizeko  bederatzietan, Plazaolatik  Lekunberrirainoko bidea egin nahian. Nafarroako herri eder honetan, errepide normala hartu nuen ( tren zarraren bidea berreskuratzen ari dira oraindik ) Irurtzuna iristeko. Eguerdiko ordu-batak ziren. Mokadu bat egin nuen, eta eskalatzeari ekin nion. Karnaza + Caballe eskalatu nituen ahizpa handian. Hiruretan txirrinduan bueltan nintzan berriro. Itzuleran, zehaztu gabeko ordu batean, Lekunberriko tren geltokian dagoen tabernan, bi kaña eta txistorra pintxoa jan nituen. Arratseko sei erdietan Otietan nintzen berriro.    
      Aitortu beharra daukat. Ezin dut Euskaldun nortasuna hain arro eraman. ¡¡¡ nekatua iritsi nintzan !!!

Biahizpetara iristen


Ahizpa handiaren hego pareta

Karnaza bidearen hasiera

Karnaza bigarren largoa

Caballe bidearen bostgarrena

Caballe bidearen zazpigarrena

Ahizpa handiaren gailurrean. Bidaiaren erdia egina zegoen.

miércoles, 5 de septiembre de 2012

ANDASTO + CUETO AGERO






                                                                 OROIGARRI
   Merezi zuen gure partetik, hau eta gehiago. Guri, eta orokorrean Euskal alpinismoari eskainitako laguntza handia izan da. Mendian egiten diren ihardura guztian zituen gogoko. Bultzatu eta lagundu zituen. Alpinismoarekiko aldiz zerbait berezia zuen. Berak zioen bezala, mendian kirol desberdinak burutu daitezke, denak dira zilegi, baina Alpinismoa gehiago da… Mendizaletasunaren arrazoia. Ihardura guztien harrobia.
   Gailurrak dira alpinismoaren helburu, lurra eta zerua elkartzen diren azken puntua. Nola iritsi puntara mendizale berak erabakiko du.
   Antton Bandrestaz ari naiz. Euskal Mendizale Federakuntzako lehendakari ohia. Bere mezu elektronikorako helbidea erabiliz, osatu dugu eskalada bide honen izena. Yetivasco. Izan dezala Anttonek, Anbotoko itzalean dagoen Andastoko haitzetan, gure omenaldi xumea.

                                                                BIDEA
   Andastoko haitzak, Urkiolako parke naturalaren barruan kokatzen dira. Espazio babestua izanik, eskalada erregulatua dago. Baimenduak gaude bertan eskalatzeko Irailetik  Abendura. Bide honetatik aparte beste aukera batzuk ere baditugu gure kirolean jarduteko. Paretaren eskuin partean sei luze dituen, Belladonna zapoa eta zikuta bidea dago. Ezkerreko plaka konpaktuetan berriz, hiru edo lau bide ”deportibo”  aurkitu ditzazkegu.
   Iristeko bi aukera ditugu. Arrazolatik bagoaz, auzoa pasa eta errepidea segituko dugu bukatzenden arte. Puntu honetan parkin haundi bat dago. Lur pista bat hasten da, aukera dago oraindik metro batzuk aurrerago segitzeko kotxez. Pista gorantz hasten denean pinudi batetik, kotxea utziko dugu. Malda astun bat segituz, orientazio pixka bat ekin, hiru ordu laurdenetan pareta azpira iritsiko gara. Aramaio herriko auzoa den Gantzagatik da bigarrena. Bide hau erosoagoa da. Gantzagan Urkiolara doan pista bat hasten da. Pistaren hasieran kartel bat dago ibilgailu baimenduak bakarrik pasa daitezkeela adieraziz. Pista eroso hasten da, baina berehala malda astun batetik segitzen du. Tellamenditik datorren pistarekin elkartzen denean langa bat dago, eta parking bat eskuinetara. Kotxeak egoten dira maiz. Pixka bat aurrera segiz, Andastoko paretak ikusiko ditugu gure aurrean behe partean. Arrazolako bidea hartuko dugu beherantz pareta azpi arte. Hogei minutu izan daitzezke kotxea goran utzi badugu.    









   
 

   Luze berri bat zabaltzera dijoan eskalatzaile batek, burua bere lekuan behar du izan. Horrela ez bada, oso gaizki pasa dezake, edo arriskutsu gertatu. Gainera txapuzero irekiko du, harriari sekretuak atera gabe. Burujana izenak hori adierazi nahi du, burua ez badago behar den lekuan ezin dela abentura bide bat ongi eskalatu.
    Cueto Agero paretan zabaldu dugun bide berri honek bederatzi luze ditu. Oso bariatua da. Hasierako bi luzeak nahiko zikinak dira, ez dute beste helbururik hirugarren tiradako haitz pañoaren azpian jartzea baino. Elegante hitza erabili nezake hirugarren tirada hau deskribatzeko. Ona eta ondo zabaldua dagoela ausartzen nahiz esatera. Laugarrenak, diedro fin eta harriz delikatua den tarte bat hartzen du bere hasieran, plaka erdi etzan batzuk geroago. Bosgarrena tendentzi berdinekin hasten da, plakaz eta ezkerrerantz diedro laranjaren azpira iritsi arte. Segitzen duten hurrengo hiru tiradak beste kontu bat dira. Idatziaren hasierako txapa, eta bidearen izenaren zergatia bati bat hemen dago. Nola heldu, nola aseguratu, nondik joan, dena dago grabitatearen menpe, eskalatzailea ere bai. Naiz eta fisura diedro bat izan, alde batetik bestera ibiliko gara bide errazena bilatu nahian. Azken luzeak, bederatzigarrenak azkar ateratzen gaitu paretatik.
  

Hirugarren tiradan


     
Diedro fisuraren azpian


Seigarren tiradan