jueves, 7 de junio de 2012

PEÑA MONTAÑESA- !!! Que riesgo tiene la prima ¡¡¡



   Edozein  eskalatzaileari galdetzen ba diogu zein den bere eskalada bide perfektua, logikoki ez ginateke denon artean ados jarriko. Batzuek metro asko eta gailur lirain bat eskatzen dute. Besteak berriz  desplome batean gestu eder eta zailak egiten geratuko ziran. Daude baita ere arrakaletan gustura ibiltzen direnak, gorputzeko edozein atal enpotratuz aurrera egiteko aukera bilatzen dutenak. Orain beste galdera bat planteatzen dut. ¿ zein izango zen zuek zabaldutako bide perfektua ?.Hemen gauza konplikatu egiten da nire iritziz. Eta ari naiz behetik zabaldutako bidetaz, ez ekipatutako marraz. Txemarik eta biok iritzi berdinekoak gara horretan. Ez dio inporta luzea edo motza izan, kare harria edo granito arroka, haitzaren kalidadea ona bada eta progresioa babesteko aukerak ematen baditu, bidea garbia izan behar da.  
   Urteak daramatzagu Txemarik eta biok elkarrekin eskalatzen. Ondo ezagutzen dugu elkar. Badakigu elkarrekin gure eskalada proiektuak burutu al izango ditugula. Maiatzerako geldituak geunden. Txemak Peña Montañesan bi proiektu zituen ikuskatuak. Bietatik bat aukeratu beharra zegoen eta hori egin genuen.
   Buerdako orratzetan marra posible bat ikuskatua zuen Txemak aspalditik. Presunto homicida eta Devorando la vida bideen artean. Inguratzeko kanal handiko bidea hartu beharra dago. Ordu eta erdiko inguratzea dauka. Hasiera oso nabarmena dauka. Arrakala batetik hasten da, kobaren ezkerraldean. Bidean oso material fixo gutxi utzi dugu. Lehen bileran hiltze bat eta parabolta dago. Hirugarrengo bileran hiltze bakarra. Laugarren bileran parabolta eta luzean hiltzea. Bidea ondo babesten da friend eta mikrofriendez. Laugarren eta bosgarren tiradan mikroak klabeak dira.
   Nire aldetik adierazi nahi dizuet oso arro nagoela eskalada honetaz. Marra honek gure eboluzioan puntu bat gehiago estutzen utzi gintuela iruditzen zait.
   Or dago nahi duenarentzat.

Bidearen hasiera. Ezkerreko arrakalatik dijoa.


Lehen luzea.


Bigarren tirada.


Hirugarren luzean.


Laugarrena. Ondo garbitua utzi genuen.


Bosgarren luzean.